EUSKO LABELA DUEN SAGARDO SASOI BERRIA
Aurtengo sagardo berria dastatzeko gutxi falta da eta garai berriko lanak iada oso aurreratuta daude. Sagarrak bildu eta prentsatu ondoren, orain muztioak sagardotegietako kupeletan gordeta daude, laster botilatan sartzeko. Aurten Eusko Labela duten sagardoa 25 sagardotegik egingo dute; 18 Gipuzkoan, 6 Bizkaian eta 1 Araban. Denera, aurten 764.000 litro egin dira.
EUSKADIKO NEKAZARITZA ETA ARRANTZAKO KALITATEKO ELIKAGAIAK SUSTATZEKO HELBURUZ BILBON KALITATEA AZOKA
Zapore Onen Azoka izeneko Kalitatea Azokaren eszenatoki izango da Bilboko Plaza Barria, urriaren 28tik 30era. Ekitaldi honetan, Euskadiko kalitateko eta jatorriko bereizgarri guztiak egongo dira (Eusko Label kalitateko bereizgarria duten 14 produktuak, Jatorrizko Deitura duten produktuak eta Nekazaritza Ekologikoko produktuak). Ekitaldi horretarako jarriko den karparen barruan 26 stand izango dira, eta erakusketaren eta dastatze-ekitaldi horien bitartez ondorengo produktuak aurkeztuko dira: Euskal Okela, Euskal Baserriko Oilaskoa, Euskal Esne Bildotsa, Hegaluzea eta Hegalaburra, Euskal Baserriko Arrautza, Euskal Esnea, Arabako Patata, Gernikako Piperra, Euskal Tomatea, Ibarrako Piparrak, Euskal Babarrunak, Euskal Letxuga, Sagardo Naturala, Idiazabal Gazta, Arabako Txakolina, Bizkaiko Txakolina, Getariako Txakolina, Arabako Errioxako Ardoa, Ekoizpen Ekologikoa eta Euskal Herriko Kantauriko Hegaluze eta Antxoaren Kontserbak. Horrez gain, Nekatur elkartearen stand bat ere izango da, Euskadiko landa-turismoari buruzko informazioa eskaintzeko.
Tenerifeko ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du patataren inguruan ditugun ikerketa programak eta proiektuak ezagutzeko
Tenerifeko erakunde- eta enpresa-arloko ordezkaritza batek EAE bisitatu du aste honetan, Eusko Jaurlaritzak patataren sustapenerako eta laborantzarako dituen programak ezagutzeko, baita tuberkulu horrekin Euskadin gauzatzen diren ikerketa-proiektuak ezagutzeko ere.
Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuorde José Luis Anda jaunak eman dio harrera Tenerifeko ordezkaritzari. Ordezkaritzaren burua Tenerifeko Kabildoaren Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza Arloko kontseilari José Joaquín Bethencourt izan da, eta EAEra etorri da Tenerifeko Centro de Conservación de la Biodiversidad Agrícola erakundeko (CCBAT) zuzendari Domingo Ríos jaunarekin eta CULTESA, SAren kudeatzaile María Teresa Cruz andrearekin batera.
Eusko Labela duen Euskal Baserriko Arrautza eta Arabako Errioxako ardoaren senidetzea
Azkeneko urte hauetan legez Arabako Errioxako Mahats-Biltzearen jaiaren aurreko astean Arabako Errioxako Ardoa produktu batekin senidetuko da eta aurten Euskal Baserriko Arrautzaren txanda izango da. Senidetzea Oiongo enparantza nagusian izango da irailaren 11n, 13etan.
Astebete beranduago hain zuzen ere Oionen ospatuko da 18. Arabar Errioxako Mahats- biltzearen jaia. Senidetzearen inguruko eta Mahatx-biltze jaiaren inguruko informazio gehiago lotura honetan duzue.
KALITATEA FUNDAZIOAK ETA BASQUE CULINARY CENTEREK HITZARMENA SINATU DUTE EUSKADIKO KALITATEZKO NEKAZARITZA ETA ARRANTZA ELIKAGAIAK SUSTATZEKO
Basque Culinary Centereko Zuzendariak, Jose Mari Eizagak eta Kalitatea Fundazioko Zuzendariak, Amaya Luquinek elkarlan hitzarmena sinatu dute gastronomian eta Euskadiko kalitatezko elikagaietan formazioarekin, ikerketarekin eta berrikuntzarekin zerikusia duten ekintzak gauzatzeko.
EUSKO LABEL BEREIZGARRIAK HEGALUZEA ETA HEGALABURRAREN JATORRIA ETA KALITATEA BERMATUKO DITU
Aurten iazko kostera baino datu hobeak izatea espero da; izan ere, 2010ean harrapaketak nabarmen jaitsi ziren eta, ondorioz, Eusko Labelarekin identifikatutako hegaluze eta hegalabur kiloak ere gutxiago izan ziren. 2010ean 513.982 kilo hegalabur identifikatu ziren eta 1.868.263 kilo hegaluze. Beraz, espero dugu datuok nabarmen hobetzea hasi berri dugun kanpaina honetan, batez ere hegaluzeari dagozkionak, hegalaburra arrantzatzeko murrizketek jarraitu egiten baitute.Orohar hegalaburra arrantzatzea debekatuta dago arriskuan dagoen espeziea dela iritzita baina Euskadiko arrantzaleak salbuespen dira arrainak banan-banan, sarerik gabe eta itsas flora eta fauna errespetatuz arrantzatzen dituztelako. Dena dela, hegalaburraren arrantzak ere %40ko kuota murrizketa izan zuen iaz eta aurten %4koa izango du. Gai horrek ez dio identifikazioaren kontuari eragingo eta pieza guztiak identifikatzea beharrezkoa izango da, 2007tik ezarrita dagoen bezala. Beraz, hegalaburraren %100 Eusko Label bereizgarriarekin aterako da merkatura eta ahalik eta hegalabur gehien bereizteko saiakera egingo da.
KALITATEA AZOKA ARRAKASTATSUA IZAN DA DONOSTIAN EUSKADIKO KALITATEZKO NEKAZARITZA ETA ARRANTZA ELIKAGAIAK SUSTATZEKO HELBURUAREKIN
Donostia (Sagues) Kalitatea Azokaren, Zapore onen azokaren kokaleku izan zen ekainaren 17tik 19ra. Ekitaldi horretan, Eusko Label kalitatezko bereizgarria duten 14 produktuak, Jatorri Izendapenekoak eta Nekazaritza Ekologikokoak egon dira. Karpa erraldoi baten azpian 25 stand jarri ziren eta modu batera edo bestera honako produktuen informazio eta dastaketa izan da: Euskal Esne Bildotsa , Euskal Esnea, Hegaluzea eta Hegalaburra, Euskal Baserriko Arrautza, Arabako Patata, Gernikako Piperra, Tolosako Babarrunak, Arabako Babarrun Pintoa, Euskal Letxuga, Euskal Sagardoa, Bizkaiko Txakolina, Getariako Txakolina, Arabako Txakolina, Arabako Errioxako Ardoa, Idiazabal Gazta, Ekoizpen Ekologikoko Produktuak, Euskadiko Kantauri Itsasoko Hegaluze eta Antxoa kontserbak. Nekaturrek ere stand bat izan du nekazaritza turismoaren informazioa emateko.
Eusko Label produktuak Everesten
Kalitatea Fundazioak Enkarterri Everest espedizioari emandako laguntzaren ondorioz Euskadiko Kalitatezko produktuak ikusi eta dastatu ahal izan ziren Everestaren magalean.
Unai Llantada eta bere taldeak maiatzaren 21ean egin zuten gailurra. Zorionak Kalitatea Fundaziotik!
Kalitatea Fundazioak aitorpenik handiena jaso du Gernikako Piperraren eta Tomatearen egiaztapen-lanarengatik
Akreditazioaren irismena bi produktu horietara zabaltzea erabaki du ENAC erakundeak (Entidad Nacional de Acreditación); Euskal Okelaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako txakolinaren akreditazioei tomatea eta piperra gehitu zaizkie orain.
Aitorpen berri horren bidez, Euskadiko produktuen ziurtapenerako erakunde akreditatu bakarrak konfiantzarik handiena eskaintzen jarraitzen du berak egiten dituen ziurtapenetan, kontsumitzaileei bermerik handiena eskainiz.
Kalitatea Fundazioko ordezkariak Origen Españan izan dira
Alacanteko Merkataritza Ganbaran Españako Jatorri Izendapenen Elkartearen Baztordea egin da (Origen España) eta han izan dira Españako 38 Jatorri Izendapenen eta Adierazpen Geografiko Babestuen Batzorde Arautzaileetako ordezkariak. Kalitatetik han izan dira Amaya Luquin, Zuzendari Nagusia, Alazne Uribarri, Zuzendari Teknikoa eta Begoña Isasti, Aholkularitza Juridikoaren Arduraduna.
Eusko Labela duten produktuen udaberriko kanpaina abian jarri da
Eusko Labelek, sasoi honetan urtero egiten duen moduan, bere produktuak ezagutzera emateko eta horien kontsumoak dakartzan onurak azpimarratzeko kanpaina abiarazi du. Aurtengo goiburua hauxe da: "Eusko Label produktuak, benetakoaz goza". Une honetan aurkezten ari garen kanpainaren barruan honako produktuak sartzen dira: Eusko Labela duen Letxuga, bai osoa eta bai IV gamakoa, Eusko Labela duen Tomatea, Gernikako Piperra eta Euskal Baserriko Oilaskoa.
Kanpaina honen bitartez, Eusko Labelaren kalitate-bereizgarriaren bidez ziurtatuta datozen eta Euskadiko kalitatea eta jatorria duten produktuen kontsumoaren garrantzia ezagutarazi nahi diegu kontsumitzaileei. Izan ere, Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzako nahiz arrantzako produktuak kalitate-bereizgarri publiko eta ofizialen bidez bereizteko lanarekin jarraitzeko premia gero eta handiagoa da. Gure inguruneko merkatu-ekonomia gero eta globalizatuagoa dago; lehiakortasunezko ingurune ireki bat dugu, eta hemengo eta kanpoko nekazaritza-produktuak eta elikagaiak lehia bizian ari dira merkatua berenganatu nahian. Eszenatoki horretan, Eusko Label jatorriaren eta kalitatearen berme bat da kontsumitzailearentzat, eta aldi berean, ekoizleentzat beren lana balioesteko tresna bilakatu behar du, era horretan merkatuan lehiakortasun handiagoa eskaintzen baitzaie.
Ikastolen Konfederazioak eta Kalitatea Fundazioak hitzarmena sinatu dute 2011ko Ikastolen jaietarako
Beste urte batez, bi erakunde hauek Euskal Autonomia Erkidegoan ospatuko diren 3 jaietarako akordioa sinatu dute. Akordioa sinatu zuten Koldo Tellitu, Ikastoslen Konfederazioko Presidenteak eta Amaya Luquin Kalitatea Fundazioko Zuzendariak. Akordioari esker Araba Euskarazen, Ibilaldian eta Kilometroetan Eusko Label Txokoa egongo da eta bertan honako produktuak egongo dira dastagai: Gernikako Piperra, Euskal Okela eta Baserriko Oilaskoa. Gainera gune horietan haurren aisialdirako toki bat ere prestatutko da.
Aurten leku eta egun hauetan ospatuko dira jaiak: maiatzaren 29an Ondarroan, ekainaren 19an Laudion eta urriaren 2an Azpeitian.
Arabako Errioxako 2011ko Mahatsbilketaren Festa iragartzeko kartelaren
Apirilaren 27an,13:00etan amaituko da lanak aurkezteko epea. Informazio gehiago dokumentu honetan
Eusko Labela duen produktu berria: Euskal Sagardoa

Usurbilgo Saizar Sagardotegian Eusko Labela duen Sagardoa aurkeztu da. Hainbat agintari politiko izan dira aurkezpenean, besteak beste, Pilar Unzalu, Inugurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua. 200dik gora lagun izan dira eta nabarmentzekoa izan da sagardogile eta sagar ekoizle ugari egon dela.
Produktu honekin, Eusko Label bereizgarri publiko eta ofizialaren pean bereizita dauden produktuen familia handituz doa; sagardoarekin 14 dira marka horren pean komertzializatzen diren elikagai eta edariak. Euskal Sagardoa %100 bertako sagarrarekin dago egina.
Eusko Labela duen Sagardoa laster kalean
Dena prest dago laster Eusko Label bereizgarria duten sagardo boteilak merkatura ateratzeko. Araudia onartuta dago, kontrol mekanismoak martxan daude, kalifikazio dastaketak egiten ari dira eta dena aurreikusita bezala ari da ateratzen eta Eusko Label bereizgarriaren eta sagardotegiaren markaren arteko elkarbizitza nola izango den adostu eta zehaztu da. Azken batean, dena prest dago %100ean bertako sagarrarekin egindako eta hasieratik bukaeraraino kontrolatutako sagardoak marka ofzial eta publiko baten errekonozimendua izan dezan. Horrela, sagardoak eta bertako sagarraren ekoizpena indartzea espero da.
Eusko Labela duen Esne Bildotsaren dastaketa Donostian, Bilbon eta Gasteizen otsailaren 19an
Euskadiko Esne Bildotsaren hirugarren jaia era berean ospatuko da Euskadiko 3 hiribururtan: Bilbon Areatzako Kaian, Gasteizen Matxete Plazan eta Donostian Trinitate Plazan.
Denera, larunbatean, hiru hiriburutan burduntzian erretako Eusko Labela duen Esne Bildotsaren 3.500dik gora pintxo emango dira dastatzeko (1.000 pitxotik gora hiriburu bakoitzean). Euro batean emango da pintxoa eta batzen den dirua ongizate erakundeentzat izango da. Bizkaian lortutako dirua Bizkaiko Caitasentzat izango da eta Donostian eta Gasteizen bildutakoa aldiz esklerosi anikoitzaren alde lanean diharduten elkarteentzat. Zerbitzu eta pintxo banaketa lanak hain zuzen ere aipatu erakunde horiek egingo dituzte.
Gozieko 9,30etan Karlos
Euskadiko nekazaritza elikagai eta edarien aurkezpena Bartzelonan
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Kalitatea Fundazioak ostegun honetan, otsailaren 10ean, Euskadiko nekazaritza eta arrantza elikagai eta edariak aurkeztuko dituzte Bartzelonan. Ekitaldia Condes Hotelean izango da 17:00etan.
Senen Gonzalez sukaldariak "erruloak" egiteko laminak aurkeztu ditu Madrid Fusionen
urtarrilaren 25an Madrid Fusionen egin zen desiodratatutako lamina begetalen aurkezpena oso arrakastatsua izan zen; aurkezpen gela lepo bete zen eta gerturatutakoek interes handia erakutsi zuten produktuarekiko. Sagartoki jatetxeko sukaldariak batez ere "erruloak" egiteko erabiliko ditu laminak baina beste hainbat erabiliera ere eduki ditzakela azpimarratu du. Lamina horietako bi Eusko Labela duten produktuak erabiliz egin ditu: Arabako Patata eta tomatea
Harategietako promozioaren otzaren irabazleak baditugu
Kalitatea ospatu Euskal Okelarekin lelopean egin den gabonetako kanpaina iritsi da amaierara. Euskal Okelaren salmetarako baimenduta dauden harategi bakoitzeko Euskadiko Kalitatezko produktuez osatutako otzara bat zozketatu da. Zozketa abenduaren 21ean izan zen eta irabezleen zerrenda argiratuta dago. Zorionak Guztioi!
Deia-Grupo Noticias taldeko On gehigarriko otzararen irabazlea badakigu zein den
Euskadiko produktuez osatutako otzararen irabazlea Sara Martín Castillo izan da. Sarak Euskal Esne Bildotsaren honako errezetarekin hartu du parte:
Eusko Label produktuekin Sukaldaritza ikastaroak emango dira Gasteizko Abastos merkatuan
Gasteizko Abastos Merkatua sukaldaritza ikastaroak ematen ari da Euskadiko kalitatezko produktuak sustatzeko helburuarekin eta bidenabar, herritarrak sentsibilizatu nahi dira behar bezala identifikatutako lurreko produktuak kontsumitzeak duen garrantziaz. Errezetak egiterako orduan garrantzia emango zaiek garaiko produktuak erabiltzeari eta esaterako orain errezetak honako produktuekin egingo dira: Arabako Babarrun Pintoa, Euskal Okela, Euskal Baserriko Oilaskoa eta Euskal Esne Bildotsa. Ikastaroak hiritarren egoitzen bidez emango dira jakitera eta udaletxean eman beharko da izena.
Leioako ostalaritza eskolako Manuel Parada izan da Ostalaritza eskolen Kalitatea lehiaketako irabazlea
Irabazlea Manuel Parada Leioako ostalaritza eskolakoa izan da "Entrañas y Castañas" izeneko platerarekin (500 euro eta jardunaldi gastronomikoa Arzaken). Bigarren sailkatua Miguel Adrian de Marcos Ayalako ostalaritza eskolakoa izan da "Rebaño al cordero y del romero a la miel" izeneko platerarekin (300 euro y jardunaldi gastronomikoa Arzaken). Eta 3. sailkatu Gamarra Ostalaritza eskolako Nagore Sedano izan da "Rulo de Cordero Lechal con litiruelas, foie y castaña asada acompañado de angulas de monte, agridulce de tomillo y puré alavés" platerarekin (300 euroko saria).
Gernikako Piperrak Adierazpen Geografiko Babestua izatea lortu du
Horri esker, Gernikako Piperrak beharrezko lege-babesa izango du Europa osoan, bere izena usurpatu, imitatu edo iruzurrez erabili nahi dutenen kontra. Era horretan, behar den eran aurre egin ahal izango zaio gehienbat Marokotik ekarritako piperrarekin egiten den iruzurrari, inportaturiko piper horren ontzietan ezingo baita Gernika izena inolako moduz agertu.
Patata Tortilarik onena Gasteizko Sagartokiko Senen Gonzalezena da
Arabako Sagartoki jatetxeko Senén Gonzalez sukaldaria izan da XII. Espainiako Tortila Patataren txapelketaren irabazlea, Alacanten "lomejordelagostronomia.com" kongresuaren baitan ospatutako lehiaketan. Gonzalezek 10 aldiz hartu du parte lehiaketa honetan, eta nahiz eta beste ekitaldi batean pintxo barra onenaren saria irabazi, tortila patatarena irabazi gabe zegoen. Horregatik oso pozik hartu du saria eta azpimarratu du tortilla irabazlea Eusko Labela duten Arabako Patatarekin eta Baserriko Arrautzekin dagoela egina.
Kalitatea Fundazioak Bikain Ziurtagiria jaso du
Kursaalean azaroaren 9an egin zen ekitaldian Kalitateak Zilarrezko Bikain ziurtagiria jaso zuen. Emaitza hau 2009an egindako kanpo ebaluazioaren ondorioa izan da. Ebaluatzaileek ebaluazio honen bitartez euskararen agerpena, erabilera eta kudeaketa neurtu dituzte. Modu honetan, Eusko Jaurlaritzak aitortu egin dio erakundeari maila hori lortzeko egin duen lana, eta gogotik bultzatu nahi ditu erakundeko zuzendaritza nahiz pertsonak euskararen erabilera areagotzeko bidean aurrera jarrai dezaten.
Andoni Luis Aduriz, Udapa Kooperatiba eta Igor Yebra dantzaria izan dira Kalitatea Sarien 7. edizio honetako irabazleak
1998an Kalitatea Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak sortu zituzten sari hauen helburua nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako kalitateko euskal produktuak bultzatzen lagundu duten pertsona edo erakundeei merezi duten aitormena adieraztea da. Era berean, hasieratik bertatik sariek nahi izan dute sektoreko elkargune bat izan eta bertan ekoizleek kalitatearen alde egunero egiten duten lana aitortu.
Edizio guztietan bezala hiru sari eman dira: Euskadiko nekazaritza elikagaien kalitatezko irudia zabaltzegatik, Euskadiko nekazaritza eta arrantzako produktuen kalitatea hobetzearen alde egindako lanagatik eta sektorearekin zuzeneko harremanik ez izan arren Euskadirekin nolabaiteko lotura izan eta eginda merezimenduengatik.
Euskadiko Ostalaritza Eskolen lehiaketaren bidez Eusko Label produktuak kontsumitzeak duen garrantzia ekonomiko eta soziala azpimarratu nahi da
Lehiaketaren helburua Euskadiko nekazaritza eta arrantza elikagaiak sustatzea da etorkizuneko sukaldarien artean eta bidenabar erakunde eta sukaldarien arteko elkarlana bultzatzea behar bezala identifikatutako produktuei balioa emanez. Izan ere, gure lurreko produktuak kontsumitzen ditugunean ez gara ari soilik aktibitate ekonomiko bat bultzatzen, horren atzean beste hainbat kontu daude: ingurumena gero eta gehiago errespetatzen ari den ekoizpen eremua babesten dugu, baserri guneetako ondare eta kulturala babesten ditugu eta kontsumitzaileei produktu osasuntsu eta kalitatezkoak eskaintzen dizkiegu.
Eusko Labeldun produktuak sustatzeko akordioa Kalitatearen eta Simply Supermerkatuen artean
Simply Supermerkatuek eta Kalitatea Fundazioak EuskoLabeldun produktuak sustatuko dituzte Bizkaiko eta Arabako 23 saltokietan, urriaren 14tik azaroaren 3ra bitartean. Simplyk modu bateratuan aurkeztuko ditu Eusko Label produktuak eta gainera lehentasunezko lekuetan jarriko ditu; horrela, goi mailako produktuon familia irudia indartu nahi da eta bidenabar beraien salmentak handitu. Produktu hauek egongo diren guneak modu egokian izango dira seinaleztatuta produktuen irudiekin
Euskadiko Ostalaritza Eskolen arteko Kalitatea lehiaketarako izen emate epea Irekita dago
Lehiaketan parte hartu nahi duten ikasleek plater bat prestatu beharko dute EUSKO LABELa duten Euskal Okela edo Euskal Esne Bildotsa erabiliz (finalean erabilitako Euskal Okela edo Euskal Esne Bildotsaren kostua Kalitatea Fundazioak hartuko du bere gain). Lehiaketan parte hartu ahal izateko, ikasleek azaroaren 9a baino lehen, gutun-azal baten sartuta ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dituzte: zer eskoletan ikasten duten, izen-abizenak, harremanetarako telefonoa, plateraren fitxa tekniko zehaztua (plateraren izena, errezetaren argazkia, osagarrien fitxa, sukaldeko prozedurak, prestaketaren deskribapena, errezetaren osagarriak, errezeta egiteko behar diren tresnak eta materiala).
Hasi da Eusko Labela duen Arabako Patataren garaia
Eusko Labela duen Arabako Patataren denboraldia hasi da eta lehenengo estimazioaren arabera kanpaina ona izatea espero da bai kalitateari zein kantitateari dagokienez. Iaz baino hektarea gehiago landatu diren arren, errendimendu txikiago izatea espero da. Kontuan hartu behar da, pasa den urtea ikusgarria izan zela eta errendimendu historikoak lortu zirela barietate guztietan. Dena dela, lehenengo datuen arabera aurten kalitatea kantitateaz lagunduta joango da eta merkatura gutxi asko Eusko Labela duten 2.500.000 kilo Arabako Patata aterako dira.
Kalitatea Sarietarako gonbidapena zozketatuko dugu
Era askotako hautagaiekin osatutako zerrenda prestatu ahal izateko laguntza eskatzen dizugu eta kategoria bakoitzerako hautagaien zerrenda ere bidal diezaguzula eskatzen dizugu. Interneten bozkatu eta zure iritzia emateagatik, Kalitatea Sarien 7. Lehiaketa dela eta Gasteizko Azukre Fabrika eraikinean egingo den sari-banaketara joateko bi gonbidapen irabaz ditzakezu. Informazio gehiagohemen klik eginda.
Irabaz ezazu sari bikaina Eusko Labela duen Hegaluzearekin
Hemen dago dagoeneko Eusko Labela duen Hegaluzea! Garaian gaude bete-betean! Gozoa, freskoa, elikagarria eta promozio zaporetsuarekin. Horretarako, lotura honetan aurkitu ditzakezun galderei erantzun eta zuzen erantzunez gero, michelin izarren bat duen jatetxe batean 2 pertsonentzako 3 afariren zozketan parte har dezakezu.
Promozioak uztailaren 15etetik irailaren 15era arteko balioa dauka.

Eusko Labela duten Hegaluzeak eta Hegalaburrak jatorria eta kalitatea bermatzen dituzte
2009an 843.000 kilo hegalabur identifikatu ziren eta 1.700.000 kilo hegaluze. Beraz, espero dugu datuok nabarmen hobetu daitezkela hegaluzeari dagokionez, hegalaburraren kasuan oso ezberdina baita egoera eta denok ezagutzen dugu azaroan Recifen (Brasilen) ICCATek (Atlantikoko hegalaburra babesteko Nazioarteko Batzordeak) erabakitako murrizketa.
Eusko Labelen iragarki onena zuk zeuk egingo duzu
Animatzen al zara?
2010eko abenduaren 15era arte duzu epea eta 16 gbeko iPad wifia irabaz dezakezu.
Parte hartzeko 60 segundoko bideo batean kontatu behar diguzu Eusko Label produktuetan zer gustatzen zaizun gehien. Anima zaitez eta parte hartu! Egin klik hemen informazio gehiago lortzeko.

Beste berriak
- 26/01/2010Kalitatea Fundazioak Eneko Atxaren Errazetak liburuan parte hartu du
Andoni Lupiañez eta Eneko Atxaren lanaren emaitza da Errazetak liburua. Umeentzat prestatutako errezeta, ipuin eta joko bilduma. Koloretako argazki eta ilustrazioz hornitua eta euskarri erakargarri batean aurkeztua. Errazetak liburu hau euskaraz argitaratu du Di-Da Komunikakzioak, eta horretarako Kalitatea Fundazioaren laguntza izan du.Liburuan Eusko Labela duten produktu guztiak (12) agertzen dira errezetaren batean. Gainera produktuak modu grafikoan ere badaude argazki eta logotipo bidez. Hori bai, saiakera berezia egin da beti produktua identifikatuta agertzeko; izan ere, identifikazioaren kontuak garrantzia handia dauka gure ekoizleentzat, horrela, Eusko Label produktuak kontsumituz bai baitakigu erosten ari garen hori Euskadikoa eta kalitatezkoa dela.
- 16/02/2010EUSKO LABELA DUEN ESNE BILDOTSAREN JAIA OTSAILAREN 20AN BILBON, GASTEIZEN ETA DONOSTIAN
Kalitatea Fundazioak antolatu du jaia eta honako erakundeen laguntza izan du: Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiena, 3 hiriburutako udaletxeena, BBKrena, Caja Vitalena eta Bilboko Alde Zaharreko eta Erriberako Merkatuko merkatarien elkarteena. Bilboko dastaketa Plaza Berrian izango (mapa) da, Donostiakoa Trinitate Plazan (mapa) eta Gasteizko Matxete pllazan (mapa). Denak ordu berdinean hasiko dira, 12,30etan. Goiz guztian bildotsak burduntzian erretzen eduki eta gero ordu horretan dastaketa hasiko da.













