Laguntza:Kalitatea Fundazioa Web-orrien erabilerraztasunarekin konprometitua dagoenez, bere edukiak ahalik eta erabiltzaile kopuru handienari helarazi nahi dizkio, baita ezgaitasunen bat dutenei ere. Hori dela eta, W3Cek ezarritako teknologia estandarrak erabiltzen ditu, eta WAI 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideak hartzen ditu kontuan, AA mailakoak.
AA mailako WAI Erabilerraztasun jarraibideek diotenari jarraiki, zenbait neurri hartu dira web orriko edukien antolamendu egokia ziurtatzeko:
Edukiei laguntzen dieten irudiak erakargarriak izatea da proiektuaren helburuetako bat, eta horregatik, zenbait elementuren funtzioa apaingarria baino ez da. Erabilerraztasunarekin lotura duen arazoren bat aurkitzen baduzu edo zerbait adierazi nahiz iradokizunen bat egin nahi baduzu gai horri buruz, jar zaitez harremanetan gurekin.
Jarraian, gida labur batzuk prestatu ditugu www.euskolabel.net orrian lehenengo aldiz sartzen direnentzat.
www.euskolabel.net-en hasierako orria lau esparrutan banatua dago:
Behin aukera eginda, edukien orriak lau menu horizontaletan banatuak daude, goiburuan kokatuak, eta horri esker, nabigazioa azkarra, argia eta agerikoa da une oro.
Goiko menu horizontalak entitate-menua , deitzen duguna, Fundazioaren informazio korporatibo guztia jasotzen du:
Esteka-lerro horren azpian, goiburuaren erdialdean, produktu izeneko menua , dago, Euskolabel produktuei buruzko informazio guztia baitauka:
Hirugarren menu horizontala, goiburuaren beheko aldean dagoena, zerbitzuak izeneko menua da, eta ondoko esteka hauek ditu:
Azkenik, eskuinaldeko menu horizontala dago, goiburuaren eta edukien blokearen artean; aukera horiei nabigazioa menua , ydeitzen zaie, Euskolabel-en web-orrian nabigatu ahal izateko atal guztiak baititu:
Orri guztietatik egin daiteke salto aukera horietako edozeinetara eta horien edukietara. Adibidez, klik bat eginez erabiltzaileak lekuaren mapa kontsulta dezake, web-orriaren egituraren ikuspegi panoramikoa ematen duena, eta gainera, bertatik edozein atal kontsultatzeko lotuneak daude.
Orriaren diseinua bereziki zaindu da teklatua erabiliz nabigatu ahal izateko, eta horrela, tabuladorearekin web orriaren edukiak ordena logikoan ikusteko.
Teklatu bidezko lasterbideak prestatu dira web orriko nabigazioa azkartzeko. Lasterbide horiek erabili ahal izateko, honako tekla-konbinazioak balia daitezke:
Web-orrian nabigatzeko erabiltzen diren lasterbide-teklak honakoak dira:
Web-orriak ez du letra tamaina absolutu bat erabiltzen, beste tamaina batzuk ere definitu ditu, eta beraz, erabiltzaileak horiek aldatzeko aukera du premien arabera; horretarako bere nabigatzaileak ematen dizkion aukerak erabil ditzake tamaina bat edo beste hautatzeko.