2008 Uztailak 7

Eusko Label: Definizioa

Imagen del logo Eusko Label Kalitatea Kalitatearen K ikurra da Eusko Label markaren adierazpide grafikoa eta horren bidez EAEn ekoitzi, eraldatu eta/edo prestatutako nekazaritzako elikagaiak identifikatu eta bereizi egiten dira, horien kalitatea, maila edo berezitasuna batez bestekoa baino handiagoa bada betiere.

Bere helburu nagusiak hauexek dira:

  • Kontsumitzaileari kalitate-maila handia bermatzea.
  • Kontsumitzaileari ondo zerbitzatzea, produktuen jatorria eta benetakotasuna segurtasun osoz identifikatzeko aukera emanez.
  • Ekoizleen lana defendatzea.
  • Kalitatezko ekoizpena sustatzea.

Eusko Labela duten produktu guztiak Arautegi Tekniko baten mende daude eta hura ondo betetzen dutela bermatzeko hainbat kontrol egin behar dituzte.

Kalitatea Fundazioa Eusko Label -Kalitatearen bereizgarria duten produktuak kontrolatu eta egiaztatzeaz arduratzen da.
Gainera, Eusko Labela duten bi produktuk -Euskal Okela eta Gernikako Piperra- Europako Batasunaren oniritzia jaso dute, hurrenez hurren IGP eta DO Jatorri Izendapenak lortu baitituzte.