
Euskal Herria bezain zaharra, Idiazabal Gazta Euskal Autonomia Erkidegoan
eta Nafarroan egiten da duela milaka urtez geroztik.
Gazta ondua da, gutxienez 2 hilabete ontzen egona, eta ardi latxa eta karrantzarraren esne hutsez egina, animaliarengandik lortutako gatzagia erabiliz eta prentsaketa bidez.
Ketua eta ketu gabe eskaintzen da eta, kasuan kasu, ondutako esnearen, gatzagiaren eta kearen zapore sendo guztiz ona izan ohi du.