2010 Uztailak 30

Jatorrizko Izendapena: Arabako Errioxako ardoa

Errioxa bikaina.

Arabako Errioxarekin betetako ardo-kopa eta botila baten irudia Arabako Errioxa, Errioxa Jatorrizko Izendapenaren barruan dagoen azpi-izendapen bat da, bertako mahasti, mahastizain eta ardogileen lan egiteko eragatik nortasun eta izaera propioa duena.

Arabako Errioxak leku garrantzitsua bereganatzen du Europako ardoen esparruan, eta horren adierazgarri nabarmenak dira barruko merkatuan nahiz kanpokoan saltzen duen Kriantza, Erreserba eta Erreserba Handi kopuru garrantzitsua eta nazioartean lortutako sariak.