2008 Uztailak 7

Nekazaritzako Elikagai Ekologikoa

Natura, osasun eta bizitzarekin konpromezua.

Ekoizpen ekologikoko produktuen irudia Biologiko, ekologiko, biodinamiko eta organiko hitzen erabilera legeak araututa dago eta indarrean dagoen arautegiak ziurtatutako nekazaritzako eta elikadura alorreko produktuekin bakarrik erabili behar dira. Nekazaritza ekologikoak oso ongi zaintzen du lurraren emankortasuna, bioaniztasuna bultzatzen du eta ez ditu sintesiko produktu kimikoak erabiltzen.

Abeltzaintza ekologikoak lotura handia du lurrarekin, ikuspegi hedakorra du, elikagai ekologikoetan oinarritzen da, horiek nagusiki ustiategian bertan sortutakoak dira, botiken erabilera murriztu egiten du eta animalien ongizateari arreta berezia eskaintzen dio. Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoek ekoizpen-sistema iraunkorrak bultzatzen dituzte, nork bere burua aski izatearen eta aurrezpen energetikoaren alde eginez.

Nekazaritza ekologikoko elikagaiek beren osaera orekatu propioa gordetzen dute eta genetikoki manipulatutako organismorik ez dutela ziurta dezaketen bakarrak dira. Bizirik dauden elikagaiak dira, osasungarriak. Nekazaritza ekologikoko produktu bat berehala ezagutuko duzu NEKAZARITZA EKOLOGIKOAREN etiketagatik, horrek ekoizpen ekologikoaren arauak bete direla ziurtatzen du.

http://www.ekonekazaritza.net