2008 Abuztuak 20

Kalitatezko eta Jatorrizko beste marka batzuk: Produkzio Integratua

Zer da?

PRODUKZIO INTEGRATUA elikagai seguruagoak ekoiztu eta kontsumitu ahal izateko alternatiba berri bat da, elikagaien segurtasuna bermatu, produktoaren osasun-egoera optimizatu eta ingurugiroa errespetatzen duelako.

Produkzio integratua nekazaritza eta elikadura sistema da:

  • Produkzio naturalaren baliabide eta mekanismoak gehiago erabiltzearen alde egiten du eta epe ertainera nekazaritza jasangarriagoa garatzea ahalbidetzen du.
  • Nekazaritza arloko metodoak erabiltzen ditu, hala nola, kultura-lanak, ongarritzea, borroka biologikoa eta kimikoa, ez sistematikoki baizik eta aurretiazko ebaluazio tekniko baten arabera eta ezarri beharreko teknikaren edo tratamenduaren egokitasuna zehaztuko duen diagnostikoaren arabera.
  • Ingurumenaren babesa, gizartearen eskakizunak eta nekazaritzako produkzioa bateragarri egiten ditu.

 

Eraketa Euskal Autonomia Erkidegoan

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila:

  • Nekazaritza Zuzendaritza

    -LGJP: Nekazaritzako Zuzendaritzak kudeatzen ditu produkzio integraturako ingurumeneko laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2000-2006 Landa Garapen Jasangarriari buruzko Plan (LGJP) barruan. Aipatu laguntza horiek produkzio integratuan sartu nahi duten EAEko nekazaritza ustiategietako titularrentzat dira. Programaren helburua sistema horrekin bat datozen tekniken erabilpena sustatzea eta piztea da, laborantza desberdinetarako eta inguru naturala zaintzen duten produktuak jaso daitezen, maiatzaren 18ko 89/2004 Dekretuak ezarri bezalaxe. Dekretu hori, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzako ingurumenarekiko konpromiso eta neurriak ezartzeko laguntzei buruzkoa da.

  • Nekazaritzako Elikagaien Politika eta Industriarako Zuzendaritza: produkzio integratuaren arloan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Nekazaritzako Elikagaien Politika eta Industriarako Zuzendaritza da agintaritza eskuduna Euskal Autonomia Erkidegoan. Zuzendaritza honek produkzio mota horren jardunbide egokia zaintzeko ardura du, zeregin horretan ari diren erakundeekin elkarlanean, produkzio integratuari eta nekazaritzako elikagaietan duen zehaztapenari buruzko otsailaren 13ko 31/2001 Dekretuarekin bat, urriaren 21eko 259/2003 Dekretuak aldarazi zuena.

    - Koordinazio Batzordea: Euskadiko produkzio integratuaren Koordinazio Batzordea sortu eta kudeatzea Nekazaritzako Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari dagokio. Arlo anitzeko organo hori inplikaturiko lan-esparruetako ordezkariek eta erakundeek ordezkatzen dute eta produkzio integratuan aholkularitza, elkarlana eta koordinazioa eskaintzen dute, 2002ko otsailaren 5eko Aginduak ezarri bezalaxe.

    - Batzorde Teknikoak: Koordinazio Batzordean bertan eratutako Batzorde Teknikoak dira laborantza desberdinetan, produkzio integratuari buruzko arau teknikoak garatzeko arduradunak. Egin beharreko lan horretan esperientzi handiko teknikari gaituak daude Batzordean. Euskadiko produkzio integratua abian jartzeko, KALITATEA Batzorde Teknikoen Idazkaritza Teknikoaz arduratzen da, laborantza desberdinetarako produkzio integratuaren Arau Teknikoak sortu eta garatzeko helburuaz, esparru bakoitzeko profesionalekin eta administrazioekin batera lan harremana eginez.

    - Arau Teknikoak


    - Operadoreen Erregistroa: Euskadiko Produkzio Integratuko Operadoreen Erregistroak nekazaritzako elikagaien arloaren benetako egoera ezagutzeko informazio eguneratua ematen du, produkzio integratuarekiko. 2002ko abuztuaren 6ko Aginduak Euskadiko Produkzio Integratuko Operadoreen Erregistroaren jardunbidea eta antolaera ezartzen du.

    - Jarraipen eta Egiaztapen Erakundea: Jarraipen eta Egiaztapen Erakundeak Euskadiko produkzio integratuaren Arau Teknikoak eta arau honen landa eta maneatzaileen kuadernoak betearazten dituztela kontrolatu, jarraipena egin eta egiaztatzen ditu; halaber, Euskadiko Ekpoizpen Integratuaren Erregistroan inskribatzea eskatzen duten operadoreen ikuskaritza burutzen du.
    2002ko abuztuaren 6ko Aginduak, Kalitatea Fundazioa izendatzen du Euskadiko produkzio integratuaren Jarraipen eta Egiaztapen Entitatea.

    Esquema de la organización