2008 Uztailak 7

Onuradunak :

 

Euskal Okelaren ontzi batekin dagoen emakumea

Kalitatea Fundazioaren onuradun nagusiak nekazaritzako produktuen ekoizleak eta kontsumitzaileak dira.

Produktuen kalitatea etengabe hobetzea onuragarria da ekoizleentzat, era horretan, beste lehiakide batzuetatik bereizten direlako, eta beraz, lehiakorragoak izan daitezke merkatuan. Gainera, Fundazioaren bidez, produktuak sustatu eta ezagutzera ematen dira, eta horrela, errazagoa da merkatuaren beste segmentu batzuetara iristea.

Kontsumitzaileei , dagokienez, goi-mailako kalitatea duten produktuak erosten dituztela bermatzen zaie, egiazkotasun-bermea dutenak. Horretarako, komunikazio-kanpainak egiten dira, kalitate eta jatorriaren zigiluak dituzten produktuen ezagutza bultzatzeko, eta baita horien ezaugarriak, balioak eta bikaintasunak ere.

Fundazioaren jarduerak prozesuan parte hartzen duten beste eragile batzuei ere eragiten die, hala nola, produktuak eraldatu, ekoiztu, ontziratu eta merkaturatzen dituztenei.

Azkenik, herri administrazio eta horien menpeko erakundeekin harremanean lan egiten da.