2010 Uztailak 30

Erakundea

Aurkezpena

Kalitatea Fundazioa

Kalitatea fundazioaren logoa

Kalitateak honako eginkizuna du: nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreko produktuak bultzatzea, sustatzea eta garatzea eta kontsumitzaileari haien jatorria, segurtasuna eta kalitatea bermatzea.

Horrela, produktuen lehiakortasuna hobetu eta ekoizleek eta enpresek behar duten errentagarritasuna handitu nahi du; eta horrez gainera, produktuen balioa eta nabaritasuna handiagotu eta sektore horrek duen natur eta kultur ondarea zaintzen eta babesten laguntzen du.

Kalitatea Fundazioaren gobernu- eta ordezkaritza-organo gorena Patronatua da. Kalitate-bereizgarriak dituzten ekoizpen-sektoreetako kideek eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko kideek osatzen dute Patronatu hori.

Kalitateak ordezko organo hauek ditu: Batzorde Iraunkor bat, Batzorde Profesional batzuk eta Ziurtapenaren Jarraipen Batzorde bat; horiez gainera, barne-koordinaziorako beste sistema edo batzorde batzuk ere baditu.

Bereziki aipatu beharrekoak dira Batzorde Profesionalak eta Ziurtapenaren Jarraipen Batzordea:
Batzorde Profesionalak Fundazioaren eta honi atxikitako sektoreen arteko koordinazio-organoak dira eta beren eginkizuna da merkatuan produktuak garatzen laguntzea, haiek sustatu eta indartzeko behar diren egintzak gauzatuz. Kalitate-bereizgarriak dituzten produktuen ekoizleek, eraldatzaileek eta/edo merkaturatzaileek hartzen dute parte Batzorde horietan.

Ziurtapenaren Jarraipen Batzordea izeneko organoa Fundazioak egiten dituen kontrol- eta ziurtatze-lanen jarraipenaz eta egiaztapenaz arduratzen da, prozesu osoan erabateko inpartzialtasuna bermatu ahal izateko. Ziurtapen-prozesuan parte hartzen duten eragileen ordezkariek osatzen dute batzorde hori.

Kalitatea Fundazioaren 2007ko Txostena

Datu esanguratsuak: 12 pertsona, 12 produktu, 2.700 ekoizle, 107 milioika euroko fakturazioa, 3.650 ikuslapenak eta auditoriak, 3.160 entseguak eta analitikak

Txosten osoa... ( 6,50 Mb)