2010 Irailak 3

Eusko Label elikagaiak: Hegaluzea eta Hegalaburra

Betiko usadioa jarraituz arrantzatuak, freskoak eta kalitatearen garantia osoaz

Euskolabel Produktuaren bereizgarria duen hegaluzearen irudia Betiko usadioa jarraituz arrantzatuak, freskoak eta kalitatearen garantia osoaz Eusko Labela duten Hegaluzea eta Hegalaburra kalitate goreneko arrainak dira, banaka-banaka, antzinako tresneria erabilita harrapatutakoak, horrela, itsasoko flora eta faunarekiko erabateko errespetua bermatuz.

EAEko arrantza portuetan, pertsona adituek, untzien hustuketa egiten den une berean egiten dute hautaketa, tamainaren eta freskotasunaren irizpideei jarraituz, arrain onenak soilik aukeratu eta bereiztuz.