ACT Traineru Kluben Elkarteak bost urte bete ditu tradizioz eta emozioz betetako estropaden kirol zaharrean. EUSKO LABEL etxearen eta beste babesleen laguntzari esker, arraunak, Kantauri Itsasoko kirol diziplina maiatuenetakoak eta ikusgarrienetakoak aurrera tinko egiteko lehengaia dauka. Etorkizun modernorantz, eta berrikuntzez josita, baina beti bere nortasuna mantenduz.
Uda honetan, ikusleak 19 estropadak jokatuko diren herrietara hurbiltzen badira, kirol lehiarekin gozatzeaz gain, sabeleko orroak apaltzeko aukera ere izango dute Eusko Labelari esker. Hegaluze eta hegalabur pintxoak dastatzeko aukera izango da estropadetan, parrillan erreta.
Estropada bakoitzean kokapen onena edukiko du Eusko Labelek, ikusle guztiek erraz ikusiko dutena, eta bertan erreko dira hegaluzea eta hegalaburra. 250 kilo, hain zuzen ere, estropadero, 1.000 pintxo egiteko. Pintxoak euro batean jarriko dira salgai.
Hegaluzea eta hegalaburra dastatzeaz gain, Eusko Labelen erakusmahaian arrain horien inguruko informazioa izango du eskura jendeak, baita haurrentzako sustapen materiala ere (puxikak, mozorroak, margotzeko kaierak…).
Ekainaren 1ean ireki zen epea eta ekainaren bukaera arte egongo da zabalik. Urriaren 1ean martxan jarriko den eta 2009ko ekaina bitartean gauzatuko den ekimen honek 3000tik gora gazte gerturatuko ditu Euskadiko nekazaritza ustiategi ezberdinetara.
Bizkaiko ikastetxeetan 2007-2008 ikasturtean izandako esperientzia positiboaren ondoren, Kalitatea Fundazioak erabaki du gidatutako bisiten egitasmo hau Euskal Autonomia Erkidego 3 lurraldetara zabaltzea. Gazteei baserritarrek merkatura kalitatezko produktuak ateratzeko egiten duten lana erakutsi nahi zaie, eta era berean, ingurumena eta nekazaritza ondarea zaintzeko egiten duten ahalegina ere azpimarratu nahi da.
Egitasmo honen helburua nekazaritzaren inguruko ezagutza bultzatzea, etorkizuneko kontsumitzaileak eta ahal den neurrian nekazaritza elikagaien arloan teknikoak izan daitezkeenak hezitzea da. Horretarako, bertatik-bertara ezagutu ahal izango dituzte Euskadin jatorrizko edo kalitatezko bereizgarriren bat duten produktuen ekoizpen, eraldatze eta elaborazio faseak. Azken batean, ikastetxeek beren ikasketa egitasmoetan nekazaritza alorrarekin zerikusia duten ekintzak aurrera ematea bultzatu nahi da.
“Kalitatea Topera!” programaren bidez egun bateko bisitaldiak egingo dira monitoreekin ibilbide ezberdinetan eta parte hartuko duten taldeak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Natur-Zientzien eta osasunaren Batxilergoa eta nutrizio eta elikadurarekin zerikusia duten erdi mailako Hezkuntza zikloetako ikasleak izango dira.
Bisitaldi horietan Euskadiko kalitatezko elikagaiak zein diren ezagutuko dira, zer bereizgarrik babesten dituzten produktuok eta nola ezagutzen diren, nekazaritza sektoreak ingurumena eta natur-ondarea babesten egiten duen lana azpimarratuz.
Aurten berrikuntza bezala material didaktiko berria eskainiko da, jorratuko dituzten gai guztien inguruan informazio zabal eta zehatza jasoko duena.
ILarunbat arratsalde honetan, apirilaren 26an, Eusko Labela duen haragia dastatu ahal izango da Errenterian, Sagardo Egunaren barruan antolatutako ekintzen barruan . Txahala egun guztian burduntzian erretzen izan ondoren, arratsaldean emango dastatzeko. Denera 1800dik gor pintxo ematea espero da.
Pintxoez gain, gerturatzen direnek Euskal Okelaren inguruko informazioa eta haurrentzako promozio materiala ere jasoko dute.
Ekintza honen helburua Eusko Labela duen Euskal Okela haragia promozionatzea da, eta horrela produktuaren lehikortasuna hobetu nahi da, nekazarien, harakinen eta enpresen errentagarritasuna handituz; horrez gainera, produktuaren balioa eta nabaritasuna handiagotu nahi da, sektore horrek duen natur eta kultur ondarea zaintzen eta babesten lagunduz.