Zuk
bai gusto ona!
Babarruna tradizio handiko elikagaia da Euskal Herrian, duela bostehun
urte baino lehenagotik egiten dena gure baserrietan. Eusko Labela duten
Euskal Herriko Babarrunak kalitate goreneko babarrunak dira, dastatzaile
profesionalek "oso onak" edo "apartak" bezala sailkatutakoak.
Baserri ondoko baratze txikietan, artisau eran, ingurugiroarekiko errespetu handienarekin ekoizten dira.
Euskal Herriko 3 babarrun mota ezagunenak honako hauek dira:
- Tolosako Babarrunak
- Arabako Babarrun Pintoa
- Gernikako Indaba
Honela
ezagutzen dira
Eusko Label
duten Euskal Herriko Babarrunak pisu ezberdineko zorroetan eskaintzen dira eta denek zenbakidun kontrol-etiketa
bat daramate, Eusko Label-Kalitatea ezaugarriarekin.
Kalitate kontrola
Eusko Label Kalitatea
zigilua Araudi Teknikoan ezarritako baldintzak betetzen dituzten babarrunei baino ez zaie ematen.
Araudi hori Kalitatea Fundazioaren egoitzan eskura daiteke.