Jatorriaren
bermea.
Euskal Baserri
produktuak Euskal Herriko baserrietatik hurbil dauden ustiapen txikietan produzitzen dira;
modu horretan, baserritarrak arreta handiagoz zaintzeko aukera du.
Ekoizleak merkatuarekiko duen hurbiltasunari esker Euskal Baserriko elikagaiak beren
heldutasun une egokienean biltzen dira, horien bete-beteko zaporea gordez, eta
freskotasun osoz iristen dira saltokira.
Bi bereizgarri horiek, hurbiltasunak eta dedikazioak, zapore eta kalitate
mailarik gorena ematen diete Euskal Baserriko fruta eta barazkiei.
Ezaugarri horiek oso estimatuak izan dituzte betidanik kontsumitsaileek, eta orain,
Euskal Baserriren markari esker, nahasi ezinezko eran bereizten dira gainerako guztiekiko.
Letxugak, kiwiak, udareak, sagarrak, porruak, intxaurrak, urrak, zerbak eta abar Euskal Baserriko
elikagaien adibide ezin hobeak dira, zaporez eta tradizioz beterik, eta jatorrizko garantiarik handienarekin.
Honela
ezagutzen da
Euskal Baserriko fruta eta barazkiak ontzi, itxura edo etiketa mota ezberdinetan eskaintzen dira merkatuan, baina guzti-guztietan, nahastezinezko
eran, Euskal Baserri marka eta anagrama ageri dira.
Kalitate kontrola
Euskal Baserri produktuen ezaugarriak eta kalitatea arautzen dituen araudi
bat dago eta Kalitatea Fundazioaren egoitzan eskura daiteke; erakunde horrek
produkzioaren eta ontziratze-prozesu osoaren ikuskapen-lanak egiten ditu eta
kontrol-ziurtagiriak ematen ditu.
Araudia Kalitatea Fundazioaren egoitzan eskura daiteke.