Betiko usadioa jarraituz arrantzatuak,
freskoak eta kalitatearen garantia osoaz
Betiko usadioa jarraituz arrantzatuak, freskoak eta kalitatearen garantia osoaz
Eusko Labela duten Hegaluzea eta Hegalaburra kalitate goreneko arrainak dira,
banaka-banaka, antzinako tresneria erabilita harrapatutakoak, horrela, itsasoko
flora eta faunarekiko erabateko errespetua bermatuz.
EAEko arrantza portuetan, pertsona adituek, untzien hustuketa egiten den une berean egiten dute
hautaketa, tamainaren eta freskotasunaren irizpideei jarraituz, arrain onenak soilik aukeratu
eta bereiztuz.
Honela
ezagutzen da
Arrainak, bereizgarri gisa, isatsean ziurtasunerako zigilu zuri aldaezin bat darama honako datuak
bilduz: lehorreratua eta kontrolatua izan den portuaren izena; zein espezietakoa den; kontrol
zenbaki bat zein untzik harrapatu, noiz lehorreratu eta hautaketan aritu den kontrol-taldea zein
izan den jakiteko eta bere kalitate gorena ziurtatzen duen Eusko Label-Kalitatea ezaugarria.
Kalitate
kontrola