Garaiko jaki paregabea, %100 naturala
Eusko Labela duen benetako esneko bildotsa Euskal Herriko "Latxa" eta "Carranzana" arrasoak dira.

Bere amaren esnea soil-soilik elikaturik dago eta 3 astetik 5era bitartekoa denean hiltzen da, eta horri esker haragi samur eta ezin goxoagoa du.
Honela ezagutzen da
Hil zuten garaiko data ageri den ezaugarri zenbakidun bat eta lau "ziri" txuri daramatza Eusko Label-Kalitetea zeinuarekin. Ziri horietako bakoitza arkumearen laurdenetako bakoitzean kokatzen da, haren garantia ziurtagiria izanik.
Kalitate kontrola
Euskal Herriko Eusko Label Kalitatea duen arkumeak araudi bereziaren baldintzak betetzen ditu. Kalitatea Fundazioak eta horren Kontrol Organoak araudi hori betetzen dela egiaztatzen dute.

Araudi Teknikoa Kalitatea Fundazioaren egoitzan eskura daiteke.