Naturarekin,
osasunarekin eta
bizitzarekin konpromisoa.
Biologikoa,
ekologikoa, biodinamikoa edota organikoa izendapenak legez babestuta eta araudiak
egiaztatutako nekazaritzako produktu edo elikagaietara mugatuta daude.
Nekazaritza ekologikoaren oinarria lurraren emankortasuna zaintzean datza.
Bioaniztasuna bultzatzen du eta ez du sintesiko produktu kimikorik erabiltzen.
Abeltzaintza ekologikoa lurrari lotuta dago, bere ikuspegia estensiboa da, elikadura
ekologikoan oinarritzen da, botiken erabilera murritza da eta, bereziki, animalien
ongizatea zaintzen du.
Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoek produkzio sistema iraunkorrak
bultzatzen dituzte, autosufizientzia eta energia aurreztea bilatuz.
Nekazaritzako elikagai ekologikoek berezkoa duten konposizio orekatua gordetzen dute eta Manipulazio Genetikorik eza ziurta dezaketen bakarrak dira.
Elikagai biziak eta osasuntsuak dira.
Honela
ezagutzen da
Nekazaritza ekologikoa etiketaren bitartez ezagutuko dituzu elikagai ekologikoak.
Etiketa honek, produktu batek ekoizpen ekologikoaren arautegia bete duela bermatzen du.