KALITATEA FUNDAZIOA Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailak 1998. urtean sortutako erakundea da.

- Irabazi asmorik gabeko erakundea da

- Interes orokorra du
 
 

KALITATEA FUNDAZIOAren helburu orokorrak ondokoak dira:

Nekazaritzako kalitatezko elikagaiak merkatuan balioetsiak, bereiztuak eta estimatuak izan daitezen, berauek bultzatzea, sustatzea eta garatzea.
Beti ere, lehiakorra izango den bereizgarria lortzeko.
 
 

- Produktoreak

- Produktuak eraldatzen, lantzen eta ontziratzen dituztenak

- Kontsumitzaileak

- Oro har, herri administrazioak eta horien menpeko erakundeak

- Interesa duten gainerako erakunde publiko nahiz pribatuak
 
 

KALITATEA FUNDAZIOA erakundeko gaur egungo plantila kualifikazio-maila handiko profesionalek osatzen dute. Prestakuntza eta elikagaien teknologian, nekazaritzako produktuen kontrolean eta ziurtagirietan, datuen prozesamenduan, marketingean eta publizitatean, promozioan, merkataritzan eta aholkularitza juridikoan lan-esperientzia handia duten profesionalek hain zuzen.
 
 

- Nekazaritzako kalitatezko elikagaien analisia eta diagnosia, definizioa, ezarpena eta garapena

- Kalitatearen bereizgarria duten nekazaritzako elikagaien kontrola eta egiaztapena

- Marketinga, sustapena eta publizitatea

- Defentsa juridikoa

- Bestelakoak: informazioa, hedapena eta prestakuntza