Tentaldian eroriko zara
Bere azal fina eta ia batere mina ez den mami samurra, kolore berde-horixka eta zapore suabea dira Eusko Labela duen Ibarrako Piparra nahastezin bihurtzen duten ezaugarriak.
Pipar mota autoktonoa da eta, nagusiki, Gipuzkoan, Ibarra inguruan, ekoiztu eta ontziratzen da, produktuaren hautaketa oso zorrotza eginez.
Garraztasun eta gatz kopuru gutxiko ardo txuriaren ozpinetan ontziratzen den elikagai hau gero eta izen handiagoa hartzen ari da merkatuan, batetik, hainbat plateren osagarri gisa eta, bestetik, aperitibo ugariren oinarri bezala.
Honela ezagutzen da
>
Eusko Labela duten Ibarrako Piparrak edukiera ezberdineko kristalezko ontzietan aurkitzen dira: etxeetarako edo jatetxeetarako. Ontzi guztiek kontrol-etiketa zenbakiduna daramate, Eusko Label-Kalitatea ezaugarriarekin.
Kalitatea kontrola
"Gernikako piperrak" kalitate-zigilua aurrez zehaztutako kalitate baldintzak betetzen dituzten piperrek baino ez dute lortzen. Ezaugarri horiek Araudi Teknikoan daude jasota eta araudi hori Kalitatea Fundazioaren egoitzan eskura daiteke.