Nekazaritzako
elikagaien batez besteko kalitatea gainditzen duten Euskal Herriko produktuak bereizteko
ezaugarri berezia da. Bere helburu nagusiak hauexek dira:
- Kontsumitzaileari kalitate maila gorena ziurtatzea.
- Kontsumitzailearen zerbitzura jartzea, elikagaien jatorria eta benetakotasuna erabateko ziurtasunez ezagutzeko aukera eskainiz.
- Ekoizleen lana babestea.
- Kalitatezko ekoizpena indartzea.
Eusko Labela duten elikagai guztiak Arautegi Tekniko baten menpe daude eta hori behar
bezala betetzen dela ziurtatzen duten kontrol batzuk gainditu behar dituzte.
Kalitatea Fundazioa da Eusko Label-Kalitatea duten elikagaiak kontrolatzeko eta
ziurtatzeko organo arduraduna.