Zaporea eta elikagarritasuna
Eusko Labeleko esne pasteurizatuak Euskal Herriko ustiategi onenetan du bere
jatorria, indarrean dagoen Europako arautegiak eskatzen duena baino kalitate maila
handiagoa eskainiz. Goi mailako kalitateko esne gordin honi pasteurizazio izeneko
prozedura termikoa ezartzen zaio, elikagai honen nutrizio eta zapore arloko ia
ezaugarri guzti-guztiak gordetzea lortuz, eta funtsezko bitaminarik eta aminoazidorik
galdu gabe ia. Honela, elikagaia bere egoera naturalean dituen ezaugarri beretsuekin
iristen da kontsumitzailearengana. Produktu freskoa denez hozkailuan egon behar du.
Honela
ezagutzen da
Esne pasteurizatua bere elikadura ezaugarriak babesten dituen ontzi batean eskaintzen da,
eta goi mailako kalitatea ziurtatzen duen Eusko Label-Kalitatea ezaugarria ontzian inprimaturik
daramalako bereizten da.
Araudia eta kontrola
Kalitatea Fundazioak "Euskal Kalitateko Esnea" Kalitate Altuko Esne Pasteurizatuaren ezaugarriak
definitzen dituen araudia betetzen dela zaintzen du eta, horretarako, ikuskapen zuzenak eta
analisi-prozesuak egiten ditu, kalitatea bermatuz esnea jasotzen denean nahiz pasteurizazio
eta ontziratze-prozesuetan.
Araudi Teknikoa Kalitatea Fundazioaren egoitzan eskura daiteke.