Bere ezaugarri natural guztiekin
Eusko Labela duten eztiak ezti naturalak dira, gardentasun poliniko handikoak, eta Kalikate kontuan Europako Arautegi Tekniko zorrotzenetako baten ezarpenak betetzen dituztenak. Pasteurizazio prozedurarik izan gabeko esne gordinak direnez, beren ezaugarri biologiko eta nutritibo guzti-guztiak gordetzen dituzte.

Kalitate handiko ezti freskoak dira, betiko usadioa jarraituz, erlategi txikietan ekoiztuak.
Gure herriko klima eta lore aberastasunari esker mota ezberdinetako eztiak biltzen dira, kolore eta usain ugaritakoak.
Honela ezagutzen da
Euskal Eztia etiketa-zigiluko Eusko Label-Kalitatea ezaugarriaren bidez ezagutzen da. Gainera, etiketa horretan zenbaki bat ageri da, elikagai horrek erlategitik saltokira bitartean egindako ibilbide guztia ezagutzeko aukera emanez.
Kalitate kontrola
Eusko Labela duen eztiaren araudiak ekoizpen-fase bakoitzean zenbait baldintza betetzea eskatzen du.
Kalitatea Fundazioak eztiaren ekoizpenaren prozesu-fase guztien kontrola eta jarraipena egiten du eta araudia betetzen duten enpresei "Kalitatea" egiaztagiria erabiltzeko baimena ematen die.
"Euskal Eztia" Eusko Labelaren Araudi Teknikoa Kalitatea Fundazioaren egoitzan eskura daiteke.