Ezaugarri natural guztiekin
Samurra, osasuntsua, zaporetsua eta naturala

Euskal Okela da Eusko Label-Kalitatea ezaugarriarekin adierazitako abelgorri okela, Arautegi eta Egiaztapen Prozedurek ezarritako jatorri, osasungarritasun eta kalitate baldintza guztiak betetzen dituena.

Euskal Okela Euskal Herriko baserrietan kontu handienaz hazitako animalien okela da. Hau da, beren bizitzako urrats guztietan kontrolaturik egon diren eta baimendutako hiltegietan beren kalitateagatik hautatutako abelgorrien okela.

Abereen elikadura, bazka naturala eta Kalitatea Fundazioak expreski baimendutako pentsuetan datza. (Baimendutako Pentsu Komertzialak)
Honela ezagutzen da
Euskal Okela baimendutako harategietan soilik saltzen da. Harategi horiek oso erraz nabarmentzen dira Eusko Label-Kalitatea zeinuaren bidez.

Harategi horietan, kontsumitzaileak, Euskal Okela erosten duen bakoitzean, etiketa eranskor bat jasotzen du balantza berezi batek emana, eragiketaren zehaztapen guztiak adieraziz eta Eusko Label-Kalitatea zeinuarekin.
Kalitate kontrola
Kalitatea Fundazioak ondokoak bermatzen ditu Euskal Okela markan:
- Jatorria: EAEn jaiotako, hazitako eta hildako animaliak
- Batez bestekoa baino kalitate hobea
- Osasungarritasun-berme osagarria
- Eta produktuaren benetakotasuna

Ezaugarri horiek guztiak araudi batean daude jasota eta kontrol-sistema integral baten bidez egiaztatzen dira, produkziotik hasi eta kontsumitzailearenganaino iritsi arte; fase guztiak kontrolatzen dira, eraldaketa, ontziratzea etab. eta ondorengoak egiten dira:
- Tekniko adituen ikuskapenak eta auditoriak
- Produktuaren aukeraketaren kontrola
- Laginak hartzea eta aztertzea
- Instalazio, ekipo eta prozesu guztien eta produktuaren beraren kontrol administratibo eta informatikoa

Araudia Kalitatea Fundazioaren egoitzan eskura daiteke.