Lurpeko altxorra
Klimari, lurrari eta tradizioan oinarritutako laboreari esker, gaur egun, Arabako Patata goren-goreneko kalitatezko elikagaitzat hartzen du kontsumitzaileak.
Eusko Label-Kalitateak, ezarri diren kalitate-azterketak gainditzen dituzten patata motak soilik babesten ditu.
Ingurugiroarekiko errespetu osoz erein, hazi eta bildu ondoren, patatarik onenak hautatzen dira kontsumitzaileari elikagai osasungarria, homogeneoa eta kalitatezkoa eskaintzeko.
Honela ezagutzen da
Nahiz eta Eusko Labela duen Arabako patata zorro mota ezberdinetan aurki daitekeen, badira bi erreferentzia denetan berdinak direnak eta erraz bereizten lagunduko digutenak: zorroaren kanpoaldean ageri den Eusko Label-Kalitatea logotipoa eta barruan aurkituko dugun zenbakidun etiketa-ziurtagiria, elikagaiaren benetakotasuna bermatzen duen bakarra.
Kalitate kontrola
"Arabako patata" kalitate-zigilua erabiltzeko goi-mailako kalitateari dagozkion baldintzak bete behar dira. Hau da, produktoreek eta teknikariek prestatutako araudian definitutako baldintzak. Kalitatea Fundazioa arduratzen da baldintza horiek kontrolatzeaz, laborantza, aukeraketa eta ontziratzea gainbegiratuz. Araudi hori Kalitatea Fundazioaren egoitzan eskura daiteke.