Goxo goxuak, mokadukoak...
Eusko Labela duen Gernikako piperra Euskal Herrian ekoizten den piper mota autoktonoa da. Honako ezaugarriak ditu: luzera txikia, pedunkulu estu eta luzexka eta kolore berdexka.
Duela urte gutxi arte Bizkaian soilik ezagutzen bazuten ere, bere zapore apartak eta bere fintasunak guztiz bereganatu dituzte piperzale zorrotzenak ere, eta, gaur egun, ezinbesteko erreferentzia bihurtu da Estatu osoko jatetxe garrantzitsuenetan.
Honela ezagutzen da
Eusko Labela duten benetako Gernikako piperrak bi dozenako erretiluetan merkaturatzen dira. Erretilu horiek zenbakidun etiketa bat daramate euren kontrolerako, bertan, Eusko Label-Kalitatea ezaugarria ageri delarik.
Kalitate kontrola
"Gernikako piperrak" kalitate-zigilua aurrez zehaztutako kalitate-baldintzak betetzen dituzten piperrek baino ez dute lortzen. Ezaugarri horiek Araudi Teknikoan daude jasota eta araudi hori Kalitatea Fundazioaren egoitzan eskura daiteke.