Kanpoan
libre hazitako oilaskoaren
benetako zaporea
Libre hazitako Baserriko oilaskoak, antzinako eran hazitako oilaskoen zaporea du.
Zerealez osaturiko elikadura naturalak, %65etik gora artoa, atlantiar arraza eta
hazkunde mantsoak, hiltzeko garaian duten gutxienezko 11 asteko heldutasunak eta
artisau erako ekoizpen sistemak erabat ziurtatzen dio kontsumitzaileari okela osasungarri,
samurra eta zaporetsua, merkatuan aurkitu ohi denaren aldean oso ezberdina.
Honela
ezagutzen da
Eusko Labela duen benetako Baserriko oilaskoa, osorik edo zatika merkaturatzen da eta, beti,
Eusko Label-Kalitatea zeinuarekin adierazten da. Oilasko osoen kasuan, izterrean edo hegalean
ezarritako eraztunean ageri da zeinua, eta zatien erretiluetan, berriz, zenbakidun etiketan.
Kalitate
kontrola
Eusko Labela duen baserriko oilaskoak produktore eta teknikarien laguntzarekin garatutako araudi zorrotza betetzen du. Araudian arraza, produkzio-sistema, elikadura, hautaketa eta produktua markatzeko modua definitzen dira.
Eusko Labela lortu nahi duten oilaskoak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ustiapenetan hazitakoak izan daitezke soilik eta araudian ezarritakoa bete behar dute.
Gainera, produkzio-mugen gehieneko neurriak bereziki zainduko dira eta, ustiapen bakoitzaren ezaugarrien arabera, produkzio-kopuru mugatua izango da.
"Baserriko Oilaskoa" Eusko Labelaren Araudi Teknikoa Kalitatea Fundazioaren egoitzan dago.