Errioxa bikaina.
Arabako Errioxa, Errioxa Jatorrizko Izendapenaren barruan dagoen azpi-izendapen bat da,
bertako mahasti, mahastizain eta ardogileen lan egiteko eragatik nortasun eta izaera
propioa duena.
Arabako Errioxak leku garrantzitsua bereganatzen du Europako ardoen esparruan, eta
horren adierazgarri nabarmenak dira barruko merkatuan nahiz kanpokoan saltzen duen Kriantza,
Erreserba eta Erreserba Handi kopuru garrantzitsua eta nazioartean lortutako sariak.
Honela ezagutzen da
Arabako Errioxako ardoa etiketetan edo/eta kapsuletan inprimaturik datorren "RIOJA ALAVESA" aipamenaren bidez nabarmentzen da.