Betidaniko tomatea
Euskal Herriko baserrietan ekoiztutako tomate honek betidaniko tomatearen usaina, kolorea eta zaporea ditu.
Eusko Labela duen tomatea, itxura ildaskatukoa eta barrumarraduna, bere heldutasun une egokienean biltzen da, eta horregatik kontsumitzaileek asko estimatzen duten bete-beteko zaporea du, betidaniko zaporea.
Tomate mota onenen artean aukeratutakoa eta ingurugiroa zainduz hazitakoa.
Honela ezagutzen da
Eusko Labela duen tomatea zelulosazko erretiluetan merkaturatzen da, zenbakidun kontrol-etiketa batekin eta Eusko Label-Kalitatea ezaugarriarekin, edo aleka, eta kasu honetan tomate bakoitzak kontrol-etiketa txiki bat darama kalitatearen ezaugarri horrekin.
Kalitate kontrola
Araudian zehaztutako baldintzak betetzen dituzten tomateek baino ezin dute Eusko Label Kalitatea etiketa erabili. Araudi Teknikoa Kalitatea Fundazioaren egoitzan eskura daiteke.