Eusko Labelen 2010eko Gabonetako promozioaren oinarriak:

Euskal Okelaren Gabonetako kanpaina

1. Promozio aldia 2010eko azaroaren 1ean hasi eta abenduaren 15ean bukatuko da.

2. Promozioaren eremua Euskal Autonomi Erkidegoa da. Promozio hau kontsumitzaileentzat da, inolaz ere ezin dute parte hartu promozio honetan ekoizle, handizkari, harakin, ontziratzaile eta saltzaileek.

Promozioaren mekanika:

3. Promozioan parte hartzeko, kontsumitzaileak Euskal Okelaren 15 €-ko edo gehiagoko erosketa-etiketak eduki beharko ditu.

4. Zozketetan parte hartzeko, kontsumitzaileak gutunazal batean sartu behar ditu etiketak, bere datu pertsonalak (izena, abizenak, helbide osoa, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa, baldin eta badauka) eta harategiaren izena eta udalerria, eta gero gutunazal hori harategiko postontzian utzi behar du.

Gutunazal bakoitza parte-hartzeko aukera bat da.

5. Zozketa 2010eko abenduaren 21ean egingo da Kalitatea Fundazioaren instalakuntzetan (Abadiñon) eta nahi duten harakinek aukera izango dute han egoteko.

Zozketan ordezko txarteltxo bat aterako da harategi bakoitzarentzat, gerta baitaiteke astebeteko epean ez agertzea irabazlea.

6. Pertsona bakoitzak opari 1 baino ezin du jaso.

7. Sariak

Euskadiko Kalitatezko produktuen otzara bat. Hona hemen otzarako produktuak:

8. Abenduaren 23tik aurrera (eta gehienez ere 10 eguneko epean), harategietan jarritako promozio karteletan eta web honetan iragarriko da zozketako irabazleen izena, irabazleak bere burua identifika dezan eta hantxe bertan jaso dezan saria.  Ez bada irabazlerik ageri astebeteko epean, ordezkoen zerrendakoei emango zaie saria.

9. Promozio honetan parte hartzen duenak promozioaren oinarri guztiak onartzen ditu.

Datuen babesari buruzko legeria betez, jakinarazten dizuegu zuen datu pertsonalak Kalitatea Fundazioko fitxategi batean sartuko direla, eta datuetara sartu, ezeztatu, zuzendu edo aurka egiteko eskubidea erabil dezakezuela Kalitatearen egoitzan (Muntsaratz Dorrea), 48220 Abadiño (Bizkaia).