2010eko Udaberriko Eusko Labelen promozioaren oinarriak:

Euskal Okelaren, Baserriko Oilaskoaren, Gernikako Piperren eta Eusko Labeleko Tomate eta Esnearen udaberriko kanpaina.

1. Promozioa 2010eko maiatzaren 17an hasi eta uztailaren 10ean bukatuko da, beraz, ez da onartuko egun horretatik aurrera bidalitako gutunik.

2. Promozio nazionala. Promozio hau kontsumitzaileentzat baino ez da. Inolaz ere ezin dute parte hartu promozio honetan ekoizle, handizkari, harakin, ontziratzaile eta saltzaileek.

Promozioaren mekanika

3. Promozioan parte hartzeko, kontsumitzaileek promozioko edozein produkturen (Gernikako Piperrak, Baserriko Oilaskoa, Euskal Okela, Eusko Labeleko K ikurra daramaten Tomateak eta Esnea) 4 erosketa-etiketa bildu behar dituzte, nahi bezala konbina ditzaketelarik.

Tomatearen kasuan, 4 etiketatxo bandejako etiketa 1en baliokide dira (eta 16 etiketatxo bildu behar dira).

Esnearen kasuan, ontzian dagoen Eusko Labeleko logotipoa ebaki behar da

4. Zozketetan parte hartzeko, kontsumitzaileak etiketak bidali behar ditu bere datu pertsonalekin batera. Derrigorrez eta argi eta garbi jarri behar dira izen-abizenak, helbide osoa, kontakturako telefonoa eta posta elektronikoa (baldin badauka). Bai etiketak eta bai datu pertsonalak hona bidali behar dira:

Eusko Labelen Udaberriko Promozioa
100 posta kutxa. 48220 Abadiño-Bizkaia

5. Zozketa 2010eko uztailaren 15ean egingo da, Bilboko Carlos Ramos Villanueva notario jaunaren aurrean. Zozketan ordezko 10 txarteltxo aterako dira maletentzat eta 1 bidaientzat, gerta baitaiteke hilabeteko epean ezin kontaktatzea hasierako zozketako irabazleekin.

6. Pertsona bakoitzak opari 1 baino ezin du jaso.

7. Sariak

a) Tamaina desberdineko 3 unitateko (urdinak) 75 maleta-joko. Gogorrak eta barruan konpartimentuak dituztenak.

b) Aste bateko bidaia bi lagunentzat Dominikar Errepublikara. Bidaiak 2010eko irailaren 1etik azaroaren 30era bitartean edota 2011ko martxoaren 1etik maiatzaren 30era bitartean egingo dira.
Oharra: Aireporturako joan-etorriak ez daude sartuta. Txangoak ere ez daude sartuta. "Dena Barne" erregimeneko bidaiak.

8. Zozketa egin eta hurrengo 15 egunetan, zuzenean jakinaraziko zaie irabazleei eta zerrenda bat argitaratuko da irabazleen izenekin www.euskolabel.net orrian. Ez bada irabazlerik ageri hilabeteko epean, ordezkoen zerrendakoei emango zaie saria.

9. Promozio honetan parte hartzen duenak promozioaren oinarri guztiak onartzen ditu.

Datuen babesari buruzko legeria betez, jakinarazten dizuegu zuen datu pertsonalak Kalitatea Fundazioko fitxategi batean sartuko direla, eta datuetara sartu, ezeztatu, zuzendu edo aurka egiteko eskubidea erabil dezakezuela Kalitatearen egoitzan (Muntsaratz Dorrea), 48220 Abadiño (Bizkaia).