2010/07/24-(a)ren agenda.
Emaitzak: 4 aurkitua(k), 1tik 4(e)ra.
Eusko Label hegaluze eta Gernikako Piper dastaketa Pasai Donibanen
Kalitatea Fundazioak ACT ligarekin duen hitzarmenaren arabera, ACT ligako estropada bakoitzean Eusko Labela duen hegaluzea eta Gernikako Piperrak dastatzeko aukera egongo da. Guztira 1000 pintxo hegaluze banatuko dira Gernikako Piper batekin. Pintxo bakoitza 1.5€ kobratuko da, eta jasotako diru guztia tokian-tokiko arraun-taldeentzat izango da. Dastaketa arratsaldean izango da.
Eusko Label hegaluze dastaketa Okondon
Hilaren 24an, Okondoko Txakolin Jaia dela-eta, 500 pintxo hegaluze emango dira dastatzera. Pintxoak 1.5€tan salduko dira, eta dastaketa eguerdi aldera izango da.
Eusko Label txahal errea Zamudion
Hilaren 24an, Zamudioko Euskal Trial Txapelketa dela-eta, Euskal Okela dastatzeko aukera egongo da. Guztira 1200 pintxo banatuko dira.
Eusko Label hegaluze jaia Hondarribian
Hilaren 24an, Hondarribiko Hegaluze Jaiaren karira, Eusko Label piperrak eta hegaluzea dastatzeko aukera egongo da. Guztira 1200 pintxo hegaluze banatuko dira Gernikako Piperrek lagunduta. Pintxoak 2€tan salduko dira, sagardoa barne. Jasotako diru guztia herriko JUDO elkartearentzat izango da.
Emaitzak: 4 aurkitua(k), 1tik 4(e)ra.









