Gernikako Piperra

Goxo goxuak, mokadukoak... 

Eusko Labela duen Gernikako piperra Euskal Herrian ekoizten den piper mota autoktonoa da. Honako ezaugarriak ditu: luzera txikia, pedunkulu estu eta luzexka eta kolore berdexka.
Duela urte gutxi arte Bizkaian soilik ezagutzen bazuten ere, bere zapore apartak eta bere fintasunak guztiz bereganatu dituzte piperzale zorrotzenak ere, eta, gaur egun, ezinbesteko erreferentzia bihurtu da Estatu osoko jatetxe garrantzitsuenetan.


 

Horrela ezagutzen da

Eusko Labela duten benetako Gernikako piperrak bi dozenako erretiluetan merkaturatzen dira. Erretilu horiek zenbakidun etiketa bat daramate euren kontrolerako, bertan, Eusko Label ezaugarria ageri delarik.
 

   

Kalitate Kontrola

"Gernikako piperrak" kalitate-zigilua aurrez zehaztutako kalitate-baldintzak betetzen dituzten piperrek baino ez dute lortzen. Ezaugarri horiek Araudi Teknikoan daude jasota eta araudi hori HAZIren egoitzan eskura daiteke.

Ekoizleak eta Enpresak

Egin klik hemen eta produktu honekin zerikusia duten enpresa eta ekoizleen berri edukiko duzu.

Agiriak

Errezetak