Euskal Okela

Samurra, osasuntsua, zaporetsua eta naturala.

 

Euskal Okela da Eusko Label-Kalitatea ezaugarriarekin adierazitako abelgorri okela, Arautegi (Arautegi y Zerrenda Positiba) eta Egiaztapen Prozedurek (Saltokia y Beste Operatzaileak) ezarritako jatorri, osasungarritasun eta kalitate baldintza guztiak betetzen dituena.

Euskal Okela Euskal Herriko baserrietan kontu handienaz hazitako animalien okela da. Hau da, beren bizitzako urrats guztietan kontrolaturik egon diren eta baimendutako hiltegietan beren kalitateagatik hautatutako abelgorrien okela.

 

Abereen elikadura, bazka naturala eta Kalitatea Fundazioak expreski baimendutako pentsuetan datza

Euskal Okela baimendutako harategietan soilik saltzen da. Harategi horiek oso erraz nabarmentzen dira Eusko Label-Kalitatea zeinuaren bidez.

Harategi horietan, kontsumitzaileak, Euskal Okela erosten duen bakoitzean, etiketa eranskor bat jasotzen du balantza berezi batek emana, eragiketaren zehaztapen guztiak adieraziz eta Eusko Label-Kalitatea zeinuarekin

 

Horrela ezagutzen da

Euskal Okela soilik baimendutako harategietan saltzen da, erraz topa ditzakegu Eusko Label ikurrarekin nabarmenduta baitaude.  

 

Harategi horietan, kontsumitzaileak, Euskal Okela erosten duen bakoitzean, etiketa eranskor bat jasotzen du balantza berezi batek emana, eragiketaren zehaztapen guztiak adieraziz eta Eusko Label-Kalitatea zeinuarekin

 

 

   www. euskolabel.net web orriaren bitartez jatorrirainoko trazabilitatea ezagutu dezakezu.

   Kalitate Kontrola

Kalitatea Fundazioak ondokoak bermatzen ditu Euskal Okela markan:

Jatorria: EAEn jaiotako, hazitako eta hildako animalia.

 Batez bestekoa baino kalitate hobea

Osasungarritasun-berme osagarria
Eta produktuaren benetakotasuna
Ezaugarri horiek guztiak araudi batean daude jasota eta kontrol-sistema integral baten bidez egiaztatzen dira, produkziotik hasi eta kontsumitzailearenganaino iritsi arte; fase guztiak kontrolatzen dira, eraldaketa, ontziratzea etab. eta ondorengoak egiten dira:
1. Tekniko adituen ikuskapenak eta auditoriak
2. Produktuaren aukeraketaren kontrola
3. Laginak hartzea eta aztertzea
4. Instalazio, ekipo eta prozesu guztien eta produktuaren beraren kontrol administratibo eta informatikoa
Araudia Kalitatea Fundazioaren egoitzan eskura daiteke.

Ekoizleak eta Enpresak

Egin klik hemen eta produktu honekin zerikusia duten enpresa eta ekoizleen berri edukiko duzu.

Errezetak

Dokumentuak